Nola hautatzen da Parlamentua  - Hauteskundeak

Nola hautatzen da Parlamentua

Parlamentua berrogeita hamar hautetsik osatutako biltzar legegilea da; hautetsiei foru parlamentari deitzen zaie. 1982an eratu zen Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Foru Legearen bidez, Nafarroako Parlamentu edo Gorte izenarekin, Erresuma Zaharreko Gorteei erreferentzia eginez.

Nafarroako Parlamentua lau urterako hautatzen da, boto-eskubidea duten 18 urtetik gorako nafar guztien boto unibertsal, libre, isilpeko eta zuzenaren bidez. 
Legez eratutako alderdi politiko, federazio, koalizio eta hautesle-elkarteek beren hautagai-zerrendak aurkezten dituzte; hau da, berrogeita hamar hautagairen zerrenda itxiak, izen eta logotipo batekin.
 
Hautesleek barruti bakarrean bozkatzen dute, eta barruti horrek Foru Komunitateko lurralde osoa hartzen du. Boto-paper bakoitzean berrogeita hamar hautagairen izenak agertzen dira, eta, beraz, hautesleek ezin dute zerrenda horretan inolako aldaketarik egin. 

Alderdi, koalizio edo hautesle-elkarte bakoitzak jasotako boto-kopuruaren araberako sistemaren bidez banatzen dira aulkiak, D'Hondt arauaren bidez zuzendua.

Hautagaiak foru-parlamentari izango dira haien hautagai-zerrendak lortutako aulki-kopuruaren eta bertan okupatzen duten lekuaren arabera, lehenengotik azkeneraino. Hautagai hautetsi batek ez badu bere kargua hartzen, aulkia bere hautagai-zerrenda berean hurrena dagoen hautagaiari ematen zaio. 
 

Hauteskundeen ondoren egindako lehen bilkuran, Parlamentuak bere Lehendakaria edo Presidentea, bi lehendakariorde eta bi idazkaritzak okupatzen dituzten bi karguak hautatzen ditu. Kargu horiek guztiek Parlamentuko Mahaia osatzen dute; hots, barneko gobernu-organoa. 

C1 Alderdien edo federazioen hautesle-koalizioaren eraketaren jakinarazpena. elebiduna
C2a Formazio politikoaren hautagaien aurkezpena. elebiduna
C2b Hautesle-elkartearen hautagaien aurkezpena. elebiduna
C3 Hautelesle-elkartea. Identifikazioa eta baliozkotutako sinadurak. elebiduna

Pie de página