Hauteskunde-araudia eta D'Hont  - Hauteskundeak

Hauteskunde-araudia eta D'Hont metodoa

Hauteskundeen prozedura honako hauteskunde-araudiak arautzen du: 

  • Parlamentuko jarlekuak emaitzen arabera ondorengo arauak jarraituz esleitzen dira: 
  • Ez dira kontuan hartuko hauteskunde-barrutian emandako baliozko botoen ehuneko 3 gutxienez lortu ez duten hautagai-zerrendak. 
  • Handienetik txikienera zuta batean ordenatuko dira gainerako zerrendek lortutako boto-kopuruak. 
  • Hautagai-zerrenda bakoitzak lortutako boto-kopurua zati 1, 2, 3 eta abar egiten da, barrutiari dagokion jarleku-kopurura iritsi bitarte; era horretan, adibide praktikoan agertzen denaren antzeko taula osatuko da. Jarlekuak emango zaizkie taulan zatidura handienak lortzen dituzten zerrendei, handienetik txikienera bitarteko ordena kontuan hartuta.
  • Zatiduren zerrendan hautagai-zerrenda ezberdinetako bi batera egokituz gero, jarlekua emango zaio guztira boto gehiago lortu dituenari. Guztira boto-kopuru bera duten bi hautagai-zerrenda egonez gero, berriz, lehen berdinketak hausteko zozketa egingo da, eta hurrengoak txandaka ebatziko dira. 
  • Hautagai-zerrenda bakoitzari dagozkion jarlekuak zerrendan dauden hautagaiei esleituko zaizkie, zerrendan jarrita dauden ordenaren arabera. 
  • Adibide praktikoa: 480.000 boto baliodun eman dira hamaika diputatu hautatu behar diren barruti batean. Bozketan sei hautagai-zerrenda izan dira: A (168.000 boto), B (104.000 boto), C (72.000 boto), D (64.000 boto), E (40.000 boto), F (32.000 boto).
     



Ondorioz: A hautagai-zerrendak lau jarleku lortu ditu, B hautagai-zerrendak hiru jarleku, C hautagai-zerrendak bi jarleku eta D eta E hautagai-zerrendek jarleku bana. 

Pie de página