Hauteskunde-egutegia

Hona hemen hautesle gisa dagozkizun eskubideak erabili nahi badituzu gogoan izan beharreko datarik nagusienak: 

 

HAUTESKUNDE DEIALDIEN GAINEKO ARGITALPENA

Nafarroako kontzejuetarako eta udal hauteskunde partzialetarako deialdiak urriaren 3an argitaratu dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean.
Hauteskunde-errolda, maiatzaren 28ko hauteskundeetan erabiliko da, ondorioz, errolda hori zuzentzeko epea zabaltzeko biderik eman gabe. Hauteskunde Erroldaren Bulegoak hautagaitzen ordezkariei eragiten dien tokiko erakundeetako erroldaren kopia berri bat entregatuko die. 

HAUTAGAITZEN AURKEZPENA, ALDARRIKAPENA ETA INPUGNAZIOA 

Urriaren 18tik 23ra, hauteskunde-alderdiek, koalizioek eta taldeek hautagai-zerrendak aurkeztu beharko dituzte eskumeneko Hauteskunde Batzordean. Alderdi eta federazioen koalizioen hitzarmenak alde aurretik jakinarazi behar izan dira hauteskunde-batzordetan urriak 13a baino lehen.  
Besterik gabe bozketa jardunaldia errepikatzearen kasuan, maiatzaren 28an ospatutako hauteskundeen erabateko ezeztapena edo ezeztapen partziala direla-eta, onartuko diren hautagaitzak dagozkion Eremuko Hauteskunde Batzordeek orduan aldarrikatu zituzten berdinak izango dira. 

Urriak 25ean, eremuko hauteskunde-mahaiek aurkeztutako hautagaitzak aldarrikatuko dituzte, udalerrietakoak hala nola kontzejuetakoak, eta urriak 26an hautagaitza horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.  Hilak 27an eta 28an, eskumeneko organoek ebatzi beharko dituzten hautagaitza haiek inpugnatzeko aukera emango da. 

Urriaren 30ean, eremuko hauteskunde-batzordeek hautagaitza aldarrikatuen ediktua emango dute, zein urriaren 31an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren. 
Hautagaitzen aurka errekurtsoa aurkezteko epea azaroak 1 eta 2 izango dira.
 

HAUTESKUNDE-MAHAIETAKO KIDEAK

Hauteskunde-sekzioak, bere lokalak nahiz hauteskunde-mahaietako kideak, maiatzaren 28ko udal hauteskundetako berdinak izango dira. 
Hauteskunde Erroldako Bulegoak mahai eta lokalen behin-betiko erlazioa internet bidez barreiatuko du azaroaren 16tik aurrera eta zerrenda jendaurrean jarriko da dagozkion Udaletan.
Hala ere, urriak 28 eta azaroak 4 artean, eragindako Udalek hauteskunde-mahaietako kideei jakinarazpena eta instrukzioen eskuliburua berriz emango die jakitera. Eremuko Hauteskunde Batzordeek justifikatutako desenkusak onartu ahal izango dituzte, kargua betetzea eragozten duten zirkunstantzia berriak jazotzen diren kasuetan. Eta desenkusa horiek urriak 28 eta azaroak 11 artean aurkeztu ahal dira eta hauteskunde-batzordeek  azaroaren 16ra arte ebatzi ahal izango dituzte.

HUTESKUNDE-KANPAINA

Azaroak 11 eta 24 artean egingo da. Ezin izango da hauteskunde-kanpainako ekitaldi bakar bat burutu azaroaren 25eko, larunbata, zeroetatik hilak 26ko, igandea, hogeita lau orduak arte.
 
POSTA BIDEZKO BOTO ESKARIA ESPAINIATIK

Posta bidezko botoa eska dezakezu Espainiatik urriak 3 eta azaroak 16 artean. Gero, botoa emateko, zeuk zuzenean bidali beharko duzu posta ziurtatuaren bidez Correos-eko bulegoetatik. Azaroak 22ra arteko epea daukazu.


POSTA BIDEZKO BOTOA ALDI BATERAKO ATZERRIAN AURKITZEN DIREN ETA ESPAINIAN BIZI DIREN HAUTESLEENTZAT

Atzerritik botoa emateko zure eskubidea betearazteko dokumentazioa eskatzeko muga-eguna urriak 28a da. Urriak 31 eta azaroak 6 artean, uneko Hauteskunde Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzak atzerriko helbidera bidaliko dizu zure botoa igorri ahal izateko behar duzun dokumentazioa. Dokumentazioa jasotzean, zure botoa posta ziurtatu bidez bidali behar duzu hauteskunde-mahaira, beranduenez azaroaren 22an.   

BOTOA ETA IRISGARRITASUNA

Mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat, posta bidez bozkatzeko inprimaki eskaria bere izenean egin ahal izango da ordezkatzen duen baimendutako beste pertsona baten bitartez, Correos-eko edozein bulegotan, azaroak 16ra arte.
Udal eta zinegotzien toki hauteskunde partzial hauetan ez da gaitu braille dokumentazio bidez botoa emateko aukerarik.
 
BOZKETA

Hauteskunde eguna azaroaren 26a, igandea, da.  Hauteslekuak 9etatik 20etara zabalik egongo dira.
 
BEHIN-BETIKO BOTO-ZENBAKETA

Hauteskunde Batzordeek boto-zenbaketa egingo dute eta izangai diren hautagai hautatu hauen berri emango dute.
Udal eta zinegotzien hauteskunde partzialetako boto-kontaketa orokor eta behin-betikoa Eremuko Hauteskunde Batzordetan egingo da abenduaren 1etik 4ra. Boto-kontaketen emaitzekin emandako ediktuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.