Hauteskundeak Nafarroan - Egutegia - nafarroa.eus - Hauteskundeak Nafarroan

Hauteskunde partzialen egutegia Nafarroan

Prozesuaren data nabarmenak

Hautesle gisa dituzun eskubideak baliatu nahi badituzu, kontuan hartu beharreko data eta aldi garrantzitsuenak honako hauek dira:

Hauteskundeetarako deialdiak argitaratzea

 

Urriak 3:  Nafarroako kontzeju-hauteskunde partzialetarako deialdia eta udal-hauteskunde partzialetarako deialdia urriaren 3an argitaratuko dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean.

Hautesle-errolda maiatzaren 28ko hauteskundeetan erabilitakoa izanen da, eta, beraz, ez da eperik irekiko errolda hori zuzentzeko. Hautesle Erroldaren Bulegoak prozesuan parte hartuko duten toki-erakundeetako erroldaren beste kopia bat emanen die hautagai-zerrendetako ordezkariei.  

 

 

Hautagai-zerrendak aurkeztu, aldarrikatu eta aurkaratzea

 

Urriaren 18tik 23ra:  Egun horietan, alderdiek, koalizioek eta hautesle-elkarteek hautagai-zerrendak aurkeztu behar dituzte eskumena duen hauteskunde-batzordean. Alderdien eta federazioen koalizio-itunak aldez aurretik jakinarazi behar zaizkie hauteskunde-batzordeei. Urriaren 13ra arteko epea izanen da horretarako.

Maiatzaren 28an egindako hauteskundeak erabat edo partzialki baliogabetu baziren, eta, beraz, beharrezkoa bada bozketa bakarrik errepikatzea, egun horretarako eremuko hauteskunde-batzordeak aldarrikatu zituenak aurkeztu ahal izanen dira.

Urriak 25: eremu bakoitzeko hauteskunde-batzordeak aurkeztutako hautagai-zerrendak aldarrikatuko ditu (udaletakoak nahiz kontzejuetakoak).

Urriak 26: hautagai-zerrenda horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira. 

Urriak 27 eta 28:  aukera izanen da hautagai-zerrendak aurkaratzeko, eta organo eskudunek ebatzi beharko dute.

Urriak 30:  eremuko hauteskunde-batzorde bakoitzak aldarrikatutako hautagai-zerrenden ediktua eginen du.

Urriak 31:  aldarrikatutako hautagai-zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Azaroaren 1ean eta 2an, aldarrikatutako hautagai-zerrendei errekurtsoa jarri ahal izanen zaie

 

 

Hauteskunde-mahaietako kideak

 

Hauteskunde-atalak, horien lokalak eta hauteskunde-mahaietako kideak maiatzaren 28ko udal-hauteskundeetako berberak izanen dira. 

Azaroak 16:  egun horretatik aurrera, Hautesle Erroldaren Bulegoak Internet bidez zabalduko du mahaien eta lokalen behin betiko zerrenda. Zerrenda bakoitza jendaurrean jarriko da dagokion udalean.

Urriaren 28tik azaroaren 4ra: parte hartzen duten udalek berriro egin beharko diete jakinarazpena hauteskunde-mahaietako kideei eta jarraibideen eskuliburua eman beharko diete.  Kargua betetzea eragozten duten inguruabar berriak sortuz gero, eremuko hauteskunde-batzordeek aurkeztutako desenkusa justifikatuak onetsi beharko dituzte.

Urriaren 28tik azaroaren 11ra: ez parte hartzeko desenkusak aurkezteko epea.

Azaroak 16:  hauteskunde-batzordeen azken eguna desenkusak ebazteko. 

 

 

Hauteskunde kanpaina

 

Azaroaren 11tik 24ra:  hauteskunde-kanpaina egiteko epea. Ezin izanen da hauteskunde-kanpainako ekitaldirik egin azaroaren 25eko (larunbata) 00:00etatik azaroaren 26ko (igandea) 24:00etara.

 

 

Espainiatik posta bidezko botoa emateko eskaera

 

Urriaren 3tik azaroaren 16ra: Espainiatik posta bidezko botoa eskatzeko epea.
Azaroaren 22ra arte:  ondoren, botoa emateko, posta ziurtatu bidez bidali behar duzu posta-bulego batetik. Egun horretara arteko epea duzu.

 

 

Aldi baterako atzerrian dauden Espainiako hautesleen posta bidezko botoa

 

Urriaren 28ra arte:  egun horretara arte eskatu ahal izanen duzu atzerritik botoa emateko eskubidea baliatzeko dokumentazioa.

Urriaren 31tik azaroaren 6ra:  Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzak botoa emateko behar duzun dokumentazioa bidaliko dizu atzerrian duzun helbidera.

Azaroaren 22a baino lehen: dokumentazioa jaso ondoren, posta ziurtatu bidez bidali behar duzu botoa hauteskunde-mahaira, egun hori baino lehen.

 

 

Botoa eta irisgarritasuna

 

Azaroaren 16ra arte: mugikortasun-arazoak dituztenek botoa postaz emateko inprimakia eskatzeko azken eguna. Pertsona baimendu batek mugikortasun-arazoak dituenaren izenean egiten ahal du eskaera, edozein posta-bulegotan.

Udalerrietarako eta kontzejuetarako tokiko hauteskunde partzial hauetan, ez dago braillez idatzitako dokumentaziorik botoa emateko.

 

 

Bozketa

 

Azaroak 26: hauteskunde-eguna. Hauteslekuak 09:00etatik 20:00etara egonen dira irekita.  

 

 

Behin betiko boto-zenbaketa

 

Abenduaren 1etik 4ra: eskualdeko hauteskunde-batzordeek udalerri eta kontzeju-hauteskunde partzialen behin betiko boto-kontaketa orokorra eginen dute. Boto-kontaketen emaitzak jasotzen dituzten ediktuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.  
 

Pie de página