Udal hauteskunde partzialak

Los resultados de elecciones parciales municipales corresponden al Ministerio de Interior. Incorporaremos un enlace a su web en caso de que se haga difusión de los resultados provisionales de estas elecciones parciales

Nafarroako herritan udalak eratzeko hauteskundeen eskumena Estatuko Administrazio Orokorrari dagokio eta ez Nafarroako Gobernuari. Hauteskunde Erregimen Orokorraren Lege Organikoak xedatuari jarraiki, maiatzeko laugarren igandean eta lau urtez behin, Espainian toki hauteskundeak ospatzen dira eta hautagaitzarik aurkeztu ez den herrietan, hauteskunde deialdia errepikatu egingo da sei hilabeteren buruan.

Oraingo honetan, joan den maiatzaren 28ko hauteskunde orokor eta udal hauteskundeen ondoren hautagaitzarik lortu ez zuten herriek hauteskunde deialdi berri baterako aukera  izango dute 2023ko azaroaren 26an.

Hauteskunde Erregimen Orokorreko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 179. artikuluan xedatuari jarraiki, barruti bakoitzean zinegotzi kopurua hautatzen da zein lortuko den honako eskala aplikatzean:
•    100 egoiliar arte: 3 zinegotzi
•    101 eta 250 egoiliar artean: 5
•    251etik 1.000ra: 7
•    1.001etik 2.000ra: 9
•    2.001etik 5.000ra: 11
•    5.001etik 10.000ra: 13
•    10.001etik 20.000ra: 17
•    20.001etik 50.000ra: 21
•    50.001etik 100.000ra: 25
•    100.001etik aurrera, 100.000 egoiliar edo frakzioko zinegotzi bat gehiago, emaitza zenbaki bikoitia denean bat gehiago gehituz.
Udal hauteskunde partzialen gaineko informazio gehiago
 

 

2023ko martxoaren 2ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean jada argitaratu da 2022ko urtarrilaren 1eko biztanleria ofizialeko udalerrien zerrenda eta 2023ko hauteskundeei dagokien zinegotzi kopurua.
 

KORPORAZIO BERRIEN ERAKETA


✔  Udalak eratzeko data datorren abenduaren 16a, larunbata, izango da.
✔ Zalantza edo kontsultaren bat aurkezteko, idatzi Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusira:  eleccioneslocalesnavarra2023@navarra.es