Kontzejuetarako hauteskundeak

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean lege-erreforma egin bada ere, aldi berean ez da aldatu Nafarroako kontzejuetarako hauteskunde-prozesua zehatz-mehatz erregulatzen duen 12/1991 Foru Legea. Azken horretan oraindik ere adierazten da kontzejuen gobernu-modua biztanle-kopuruaren araberakoa dela soilik, eta batzarrak beti 4 kidekoak direla. Kontraesan horiek araudi berrienaren alde konpondu behar dira; hau da, aurrean adierazitako moduan, Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen erreformaren alde, 2019ko otsailean indarrean sartua.

2019. urtearen aurretik, kontzejuetako gobernua eta administrazioa kontzeju irekien erregimenean egiten zen, zuzenbideko biztanleria 16 eta 50 biztanle artekoa baldin bazen. Kontzeju irekiaren erregimenean, gobernua eta administrazioa lehendakari bati edo auzo-batzar bati egokituko litzaieke; batzar hori osatzen dute dagokion kontzejuan botoa emateko eskubidea duten hautesle-erroldan inskribatutako pertsona guztiak. Biztanleria 50 biztanletik gorakoa bazen, gobernua lehendakari bati eta 4 kideko batzorde bati egokitzen zitzaizkien.
 
Beraz, kontzejuetako biztanle-kopuruak zehazten zuen gobernu-modua. Hala ere, otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen bidez Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea erreformatu ondoren, jada ez du biztanleriak gobernu-modua zehazten. Orain, 50 biztanleko edo gutxiagoko kontzejuei aukera ematen zaie lehendakari eta 4 kideko batzorde baten bidez gobernatzeko. Horretarako, hauteskundeen aurretik, boto-ahalmena duten kontzejuko kideek akordioa hartu behar dute gehiengo osoz.
 
Halaber, 50 biztanletik gorako biztanleria duten kontzejuek aukera dute kontzeju ireki bidez eraentzeko, kontzejuko batzordeak gehiengo osoz erabaki hori hartzen badu, kontzejuetako hauteskundeen deialdia egin baino lehen. Bi kasuetan, Foru Komunitateko Administrazioari jakinarazi behar zaio erabakia.
 
Azken berrikuntza gisa, lege-erreforman ezartzen da 1.000 biztanleko edo hortik gorako kontzejuek lehendakaritza bat eta 6 kideko batzordea izango dituztela.

Aurrean aurreratutako moduan, Nafarroako Foru Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean lege-erreforma garrantzitsu hori egin bada ere (38. artikulua), kontuan izan behar da oraindik ez dela aldatu Nafarroako kontzejuetarako hauteskunde-prozesua zehatz-mehatz arautzen duen 12/1991 Foru Legea. Ondorioz, hor oraindik adierazten da kontzejuetako gobernu-modua bertako biztanleria-kopuruaren araberakoa dela soilik, eta batzordeak beti 4 kidekoak direla. 
Kontraesan horiek araudi berrienaren alde konpondu behar dira beti; hau da, kasu honetan, Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen erreformaren alde, 2019ko otsailean indarrean sartua.
 
Nabarmendu behar da gobernu-erregimena ezartzeko kontzejuetan kontuan izan beharreko biztanleria  biztanleriaren azken zifretan agertzen dena izango dela, Foru Komunitateko Administrazioak ofizialak deklaratuak eta “Nafarroako Aldizkari Ofizialean” argitaratuak kontzejuetako hauteskundeen deialdia egin aurretik. 

Kontzejuko lehendakari izateko hautagaiak aurkeztu ahal izango dituzte dagokien erregistroan inskribatutako alderdiek eta federazioek; halaber, kontzeju irekien kasuan, kontzejuko hautesleen zerrendan inskribatutakoen ehuneko hamar baino gutxiagoko sinadura-kopurua aurkezten duten hautesle-elkarteek. Lehendakaritza eta kideek osatutako batzordeak erandutako kontzejuen kasuan, berriz, sinadura-kopurua inskribatutakoen ehuneko bat baino handiagoa izango da eta inoiz ez hamar baino txikiagoa.
 
Kontzejuetako hauteskundeetarako eratutako alderdi- eta federazio-koalizioen berri eman behar zaio dagokion zonako Hauteskunde Batzordeari.
 
Kontzeju irekiaren erregimenean lehendakari hautatzeko, alderdi, federazio, koalizio edo elkarte bakoitzak hautagai bakarra aurkeztu ahal izango du.
 
Kontzejuetako batzordeak osatzeko lehendakaria eta kideak hautatzeko, berriz, alderdi, federazio, koalizio edo elkarte bakoitzak gehienez bost izeneko zerrenda aurkeztu ahal izango du. 6 kideko batzordeetarako, gehienez sei izeneko zerrenda aurkeztuko dute. 

C.1. Hauteskunde-koalizioaren eraketaren jakinarazpena. elebiduna
C.2.a.Kontzeju irekiko Lehendakaritzarako formazio politikoaren hautagaien aurkezpena alderdi politikoen, federazioen edo koalizioen arabera.  elebiduna
C.2.b4. Lehendakaritzarako formazio politikoaren hautagaien zerrendaren eta lau kideren aurkezpena alderdi politikoen, federazioen edo koalizioaren arabera. elebiduna
C.2.b6. Lehendakaritzarako formazio politikoaren hautagaien zerrendaren eta sei kideren aurkezpena alderdi politikoen, federazioen edo koalizioaren arabera. elebiduna
C.2.c. Kontzeju irekiko Lehendakaritzarako hautesle-elkartearen hautagaien aurkezpena. elebiduna
C.2.d4. Lehendakaritzarako hautesle-elkartearen hautagaien eta lau kideren aurkezpena. elebiduna
C.2.d6. Lehendakaritzarako hautesle-elkartearen hautagaien eta sei kideren aurkezpena. elebiduna  
C3 Hautelesle-elkartea. Identifikazioa eta baliozkotutako sinadurak. elebiduna

Udal-hauteskundeetan bezala, kontzejuetako hauteskundeetan hautetsiak aldarrikatzeko eskumena eskualdeko hauteskunde-batzordeei dagokie.
 
Kontzeju irekiaren erregimenean eraendu beharreko kontzejuetako lehendakaria hautatzeko hauteskundeetan, hautetsi aldarrikatuko dute boto gehien lortzen duen hautagaia. Berdinketak zozketa bidez ebatziko dira. 

Kontzejuetako batzordeetako lehendakaria eta kideak diren pertsonak hautetsi hautatzen eta aldarrikatzen dira ezarritako prozeduraren arabera: hautesle bakoitzak gehienez lau hautagairi eman ahal izango die botoa lau kideko batzordeak dituzten kontzejuetan, eta gehienez sei hautagairi sei kideko batzordeak dituztenetan. Horrela, lehendakari aldarrikatuko dute boto gehien lortzen dituen hautagaia. 

Era berean, bokal aldarrikatuko dituzte lehendakariaren ondotik boto-kopuru handiena jaso duten lau pertsonak (batzordeko kide-kopurua kontuan hartuta). Berdinketak zozketaren bidez ebatziko dira.
 
Kontzejuren batean hautagairik aurkezten ez bada, kontzejuetarako hauteskunde partzialak egingo dira hilabete batzuk beranduago. Deialdi berri horretan ere hautagairik aurkezten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioak bost kidek osatutako batzorde kudeatzailea izendatuko du batzarrek eraendutako kontzejuetan.

Nafarroako Toki Administrazioaren erreformari buruzko 4/2019 Foru Legean, kontzejuetako elkarren segidako bi hauteskunde-prozesuetan hautagaiak aurkeztu ez diren kontzejuak iraungitzeko kasua sartu da, zenbaketaren ondorioetarako hauteskunde partzialak egiteko aukera kontuan hartu gabe. 

KONTEJUAK ERATZEKO JARRAIBIDEAK 


✔  Kontzejuak ekainaren 17an (larunbata) eratuko dira. 
✔  Sakatu ondoko esteka batzar berriak eratzeko jarraibideen eskuliburua kontsultatzeko.
✔ Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak helbide elektroniko bat jarri du zalantzak argitzeko edo informazioa eskatzeko, kontzeju eta kontzeju irekien batzarren eraketari buruz.


PRESTAKUNTZA JARDUNALDIAK

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak prestakuntza-ikastaro bat antolatu du batzar berrietako kideentzat, Nafarroako Toki Administrazioaren oinarrizko alderdiei buruz. Gai hauek jorratuko dira, besteak beste: toki entitateen antolaketa eta funtzionamendua, haien eskumenak, kontzejuko organoen eskumenak, aurrekontuak eta aurrekontuei eta finantza egonkortasunari buruzko araudia, kontratuak, hirigintza eta abar. Saioak arratsalde batekoak dira eta bertan eskuliburu bat emango da.

Kontzejuetarako saioak ekainaren 22an izango dira, 16: 30etik 19: 00etara, Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitatearen (UNED) egoitzan, Iruñean.