Organizacion y funcionamiento-elecciones parciales - Hauteskundeak

Antolaketa eta funtzionamendua

Hauteskunde-administrazioa hauteskunde-batzordeek, hauteskunde-mahaiek eta Hautesle Erroldaren Bulegoak osatzen dute. 
Hauek dira Hauteskunde-batzordeak: 

  • Hauteskunde Batzorde Zentrala, Madrilen egoitza duen organo iraunkorra. 
  • Autonomia Erkidegoetako hauteskunde-batzordeak. 
  • Probintziako hauteskunde-batzordeak, probintziako hiriburuetan egoitza dutenak. 
  • Eskualdeko hauteskunde-batzordeak, barruti judizialetako hiri nagusietan egoitza dutenak. 

Probintzia bakarreko Autonomia Erkidegoetan, Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeei eta probintzietako hauteskunde-batzordeei esleitutako eskumenak organo bakar batek hartzen ditu bere gain, eta, Nafarroan, Probintziako Hauteskunde Batzordeak bere gain hartzen ditu Komunitate Autonomoko Hauteskunde Batzordeari esleitutako eskumenak. 
Foru Komunitatean, eskualdeko hauteskunde-batzordeak bost dira; hots, egoitzak Agoitzen, Lizarran, Iruñean, Tafallan eta Tuteran dituztenak.

Esteka honetan, hauteskunde-administrazioari, haren organoei eta eskumenei buruzko informazio gehiago aurkituko duzu. 

Eratutako Hauteskunde-mahai bera erabiliko da hauteskunde guztietarako: Europako Parlamentua, Nafarroako Parlamentua, udalerriak eta, behar izanez gero, kontzejuak. 
Hauteskunde-mahaia lehendakari batek eta bi kidek osatzen dute, eta horiek udal bakoitzak egindako zozketa publiko bidez hautatzen dira, dagokien mahaiko hautesle-zerrendan sartutako pertsona guztien artean, baldin eta irakurtzen eta idazten baldin badakite eta 70 urtetik beherakoak badira. Hala ere, 65 urtetik gora izanez gero, uko egiten diotela adierazi ahal izango dute dagokion udalean, zazpi eguneko epean. 

Hauteskunde Erroldaren Bulegoa Estatistikako Institutu Nazionalaren barruan aurkitzen da, hauteskunde-errolda egiteaz arduratzen da, eta eskumenak Hauteskunde Batzorde Zentralaren zuzendaritzapean eta ikuskaritzapean betetzen ditu. Hauteskunde Erroldaren Bulegoak Probintzia-ordezkaritzak ditu, eta udalek zein kontsulatuek laguntzaile gisa jarduten dute errolda-zereginetan. Informazio gehiago

Hauteskunde-garaian zehar, Hauteskunde Erroldaren Bulegoak arreta telefonikoaren zerbitzu bat eskaintzen du 900. 343. 232 zenbakian, zeinetan hauteskunde hauetako bere jarduerekin lotuta formulatzen zaizkion kontsulta guztientzat arreta ematen den. Ordutegia: 9etatik 14etara lanegunetan, astelehenetik ostiralera, salbuespena izanik azaroaren 23a zeinetan zabalik egongo den 16etatik 18etara. Hauteskunde-jardunaldian zehar ordutegia 8etatik 20etara izango da.

Esteka honetan topatuko duzu hauteskunde-administrazioa, bere organoak eta konpetentziak ezagutzeko informazio osagarria.

Gutun-azal eta boto-paperen kolore identifikatzaileak dira:
 
•    Kolore zuria: udal hauteskundeak.
•    Kolore berdea: kontzejuetarako hauteskundeak.
 

Hauteskunde mahai bakoitzak boto-ontzi bat dauka hauteskunde-jardunaldi berean ospatuko den hauteskunde bakoitzeko, zein kolore bereko boto-paperekin identifikatuko diren.

Hauteskunde-partzialetarako deia jasotzen duten udalerrietako hauteskunde-mahaietan, bai udalerrirako eta bai bere kontzejuetako baterako, udalari dagokion boto-ontziaz gainera, deitutako kontzejuetako hauteskundetarako ontzi-botoak jarriko dira. Azken hauek kolore berdearekin eta kontzejuaren izenarekin identifikatuko dira. Bere kontzejuetako baterako hauteskunde partzialen deia soilik jaso duten udalerri haietan, aipatu kontzejuei dagozkien boto-ontziak soilik existituko dira.

Egiaztatu hauteskunde-erroldan behar bezala inskribatuta zaudela. Hauteskunde-errolda hauteskundeen aurretik udaletxeetan ikusgai jartzen da, eta, bertan, hautesle bakoitzaren datu eguneratuak eta botoa emateko egokitutako sekzioa eta mahaia azaltzen dira. Ziurtagiri digitala baldin baduzu, hemen bertan kontsulta dezakezu erroldan duzun inskripzioa. Gainera, hautesle bakoitzak errolda-txartel bat jasoko du Hauteskundeen Erroldako Bulegotik, inskripzioari buruzko datu eguneratuekin eta botoa ematea egokitzen zaion sekzioa eta mahaia adierazita.

Hauteskunde-egunean, boto-emailea honako dokumentu hauetakoren batekin identifikatuko da bere mahaian: nortasun-agiri nazionala, pasaportea (argazki eta guzti), gidatzeko baimena (argazki eta guzti), egoitza-txartela Europar Batasuneko herritarren kasuan, edo atzerritarren nortasun-txartela, udal-hauteskundeetan botoa emateko eskubidea aitortzeko elkarrekikotasun-ituna Espainiarekin sinatu duten herrialdeetako herritarren kasuan. Dokumentu horiek jatorrizkoak izan behar dute, eta espainiarrak izan daitezke edo jatorrizko herrialdeak emandakoak, betiere titularraren argazkia badute.
 
Bozketa hauteskunde-eguneko 9:00etan hasiko da eta 20:00etan amaituko da.
 
Webgune honetan bertan nola bozkaturi buruzko instrukzio zehatzak dauzkazu, aldi baterako atzerrian bizi bazara edo Espainiatik posta bidezko botoa eman nahi baduzu.

Deskargatu botoa eskatzeko inprimakiak

Mugitu ezin diren gaixo edo ezinduak

Gaixorik bazaude edo ezintasunen bat baduzu eta ezin baduzu Correoseko bulego batera joan posta bidez bozkatzeko, hirugarren bati eman diezaiokezu ahalordea zure izenean tramitea egiteko. 

Notario-ahalordea doan eskura daiteke. Horretarako, Nafarroako Notarioen Elkargora deitu behar duzu (948 228 938 telefonoa edo info@navarra.notariado.org). Bertan, baldintzak azalduko dizkizute (eritasuna edo ezintasuna egiaztatzen duen osasun ziurtagiri ofizial bat behar duzu; doakoa ere bai) eta notario bat izendatuko dute zure etxera joateko, bai edo ospitale, zaharren egoitz edo senitarteko baten etxera ere.

Ondoren, posta bidez bozkatzeko prozedura arruntari jarraituko zaio. Hau da, ordezkaria edo ahalduna pertsonalki, NANarekin eta notario-ahalordearekin, Correoseko edozein bulegotara joan daiteke, eta posta bidez bozkatzeko inprimakia eskatu.  Lekualdatu ezin diren eta gaixotasuna edo desgaitasuna duten pertsonak Urriak 3 eta azaroak 16 artean egin beharko dute, egun horretan amaitzen baita Espainiatik posta bidezko botoa eskatzeko epea.

Mugitzeko urritasuna duten eta lekualdatu daitezkeen pertsonentzako doako garraioa

Hauteslekura iristeko garraio publikorik ez dagoen kasuetan, Nafarroako Gobernuak doako garraioa eskainiko die hala eskatzen duten mugitzeko desgaitasuna duten pertsonei.
Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak kudeatzen duen zerbitzu hori eska dezakezu, bai ordezkaritza horri zuzendutako eskabidearen bidez, bai 948 979 000 telefono-zenbakiaren bidez. Mesedez, eskatu ahalik eta lasterren, azaroaren 25a baita eskaera egiteko azken eguna.

Desgaitasun bisual larria

Udal hauteskundeetan eta zinegotzienetan ez dago braille dokumentazioa eskatzeko aukerarik.
 

  • Baimen ordainduak emango zaizkie bozen egunean inoren kontura lan egiten duten hautesleei, bozkatzea errazago izan dezaten. Baimena eskatu ahal duzu zure lan ordutegia bat badator hauteskunde-mahaien ordutegiarekin bi orduz edo gehiagoz.
     
  • Mahaiburu edo mahaikide izanez gero, edo kontu-hartzaile gisa jardunez gero, baimena lanaldi osokoa izango da bozen egunean eta bost ordukoa hurrengo egunean. Ahalduna bazara, lanaldia osoa izango duzu bozen egunean.
     
  • Eta eginkizun horietako bat egin behar baduzu eta hauteskunde-egunaren bezperan gaueko txandan lan egin behar baduzu, enpresak txanda aldatu beharko dizu bozketa egunaren aurreko gauean atseden hartu ahal izateko.

Hauteskunde-mahai bateko kide izatea egokitu bazaizu, hemen duzu bete beharko dituzun funtzioen eskuliburua.

Pie de página