Udaletarako hauteskundeak

Nafarroako udalerrietako udalak osatzeko hauteskundeak Estatuko Administrazio Orokorraren eskumena dira, ez Nafarroako Gobernuarena. Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren arabera, maiatzeko laugarren igandean, lau urtetik behin, Espainian tokiko hauteskundeak egiten dira. Udal-mugarte bakoitza hauteskunde-barruti gisa eratzen da. 

Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 179. artikuluan xedatutakoari jarraiki, barruti bakoitzean ondorengo eskala aplikatzetik ateratzen den zinegotzi-kopurua hautatzen da: 

  • 100 egoiliarrera bitarte: 3 zinegotzi 
  • 101-250 egoiliar: 5
  • 251-1.000: 7
  • 1.001-2.000: 9
  • 2.001-5.000: 11
  • 5.001-10.000: 13
  • 10.001-20.000: 17
  • 20.001-50.000: 21
  • 50.001-100.000: 25
  • 100.001 egoiliarretik aurrera, beste zinegotzi bat 100.000 egoiliar edo frakzio bakoitzeko, eta beste bat gehituko da emaitza zenbaki bikoitia bada. 

2023ko martxoaren 2ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (44. zk.) argitaratu dira jada 2022ko urtarrilaren 1ean biztanleria ofiziala zuten udalerrien zerrenda eta 2023ko hauteskundeetan dagokien zinegotzi-kopurua.

UDALAK  ERATZEKO JARRAIBIDEAK 


✔  Udalak ekainaren 17an (larunbata) eratuko dira.
✔  Sakatu ondoko esteka udalak-udalbatza- jarraibideen eskuliburua kontsultatzeko.
✔ Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak helbide elektroniko bat jarri du zalantzak argitzeko edo informazioa eskatzeko, kontzeju eta kontzeju irekien batzarren eraketari buruz.

 

PRESTAKUNTZA JARDUNALDIAK


Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak prestakuntza-ikastaro bat antolatu du batzar berrietako kideentzat, Nafarroako Toki Administrazioaren oinarrizko alderdiei buruz. Gai hauek jorratuko dira, besteak beste: toki entitateen antolaketa eta funtzionamendua, haien eskumenak, kontzejuko organoen eskumenak, aurrekontuak eta aurrekontuei eta finantza egonkortasunari buruzko araudia, kontratuak, hirigintza eta abar. Saioak arratsalde batekoak dira eta bertan eskuliburu bat emango da.

Iruñean: ekainaren 27an, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitatearen (UHUN) egoitzan. 16:30etik 19:00etara.
Lizarran: ekainaren 29an, Jurramendiko Mankomunitatearen egoitzan. 16:30etik 19:00etara.
Tuteran: uztailaren 3an, Erriberako Mankomunitatearen egoitzan. 16:30etik 19:00etara.