2. Kontzeju-hauteskunde partzialen emaitzak:
- Agoizko hauteskunde-batzordea
- Lizarrako hauteskunde-batzordea
- Iruñeko hauteskunde-batzordea
- Tafallako hauteskunde-batzordea
Joan den 2023ko maiatzaren 28an Nafarroako Kontzejuen bozketak ospatu baziren ere, horietako zenbaitetan ez zen hautagaitzarik aurkeztu. Orain berriro hauteskunde-prozesu partzialerako deia jaso dute, zein datorren azaroaren 26an ospatuko den.
Honako hau adierazi behar da: Nafarroako Toki-administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legeak kontzejuen hauteskunde-araubidea aldatu zuen arren, harekin batera ez zen eguneratu 12/1991 Foru Legea, hauteskunde-prozesu hori xeheki erregulatzen duena. Kontraesan horiek ebatzi behar dira araudi berrienaren alde; 2019ko eraberritzea islatzeko, alegia.
2019a baino lehen, kontzejuen gobernua eta administrazioa kontzeju irekiaren araubidearen arabera egiten zen, bozkatzeko eskubidea zuten biztanleen kopurua 16 eta 50 artekoa zen kasuetan.
Kontzeju irekiaren araubidean, gobernua eta administrazioa kontzejuburu bati eta auzo-batzar bati zegokien. Batzar horretan parte hartzen ahal zuten hautesle-erroldan inskribaturik zeuden eta sufragio aktiborako eskubidea zuten kontzejuko pertsona guztiek.
Biztanleak 50 baino gehiago baziren, gobernua kontzejuburuari eta lau batzordekideri zegokien.
Hortaz, kontzejuko biztanle kopuruak zehazten zuen gobernu mota.
Dena den, otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legeak ezarritako erreformaren ostean, 50 biztanle edo gutxiagoko kontzejuek aukera dute erabakitzeko kontzejuburu batek eta lau batzordekidek goberna ditzaten. Horretarako, hauteskundeen aurretik, bozkatzeko eskubidea duten kontzejuko kideek erabaki bat hartu behar dute gehiengo osoz.
Halaber, 50 biztanletik gorako kontzejuek aukera dute kontzeju ireki bidez gobernatzeko, baldin eta kontzejuko batzordeak gehiengo osoz erabakitzen badu kontzeju-hauteskundeetarako deialdia baino lehen. Bi kasuetan, erabakiaren berri eman behar zaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari.
Azkenik, lege-erreformak ezarri zuen 1.000 biztanle edo gehiagoko kontzejuetan kontzejuburu bat eta sei kideko batzordea egonen direla.
Honako hau nabarmendu behar da: gobernu-erregimena ezartze aldera kontuan hartu behar den biztanle-kopurua da azken populazio- zifrek adierazten dutena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ofizialtzat jo zituenak eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean azken aldiz argitaratu zirenak, betiere kontzeju-hauteskundeen aurretik.
Kontzejuko lehendakari izateko hautagaiak aurkeztu ahal izango dituzte dagokion erregistroan inskribatutako alderdiek eta federazioek. Kontzeju irekien kasuan, baita hautesle-elkarteek ere, baldin eta kontzejuaren hauteskunde-zerrendan inskribatutakoen % 10en sinadura aurkezten badute gutxienez. Kontzejuburua eta kideak osatutako batzorde batek araututako kontzejuen kasuan, sinadura-kopuruak inskribatutakoen % 1 baino handiagoa izan behar du, eta inoiz ez 10 baino txikiagoa.
Lehendakaritza eta kideek osatutako batzordeak erandutako kontzejuen kasuan, berriz, sinadura-kopurua inskribatutakoen ehuneko bat baino handiagoa izango da eta inoiz ez hamar baino txikiagoa.
Kontzejuetako hauteskundeetarako eratutako alderdi- eta federazio-koalizioen berri eman behar zaio dagokion zonako Hauteskunde Batzordeari.
Kontzeju irekiaren erregimenean lehendakari hautatzeko, alderdi, federazio, koalizio edo elkarte bakoitzak hautagai bakarra aurkeztu ahal izango du.
4 bokal dituzten kontzeju-batzarretako lehendakaria eta bokalak hautatzeko, alderdi, federazio, koalizio edo talde bakoitzak zerrenda bat aurkeztu ahal izango du, gehienez 5 izenekin (lehendakari 1 + 4 bokal).
6 bokaleko batzarretarako, gehienez 7 izeneko zerrenda bat aurkeztuko dute (lehendakari 1 + 6 bokal).
Zalantza edo kontsultaren bat aurkezteko, idatzi Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren posta elektronikora: eleccioneslocalesnavarra2023@navarra.es
Nori dagokio hautetsiak aldarrikatzea
Udal-hauteskundeetan bezala, kontzejuetako hauteskundeetan hautetsiak aldarrikatzeko eskumena eskualdeko hauteskunde-batzordeei dagokie.
Kontzeju irekiko lehendakaria aukeratzeko hauteskundeak
Kontzeju irekiaren erregimenean eraendu beharreko kontzejuetako lehendakaria hautatzeko hauteskundeetan, hautetsi aldarrikatuko dute boto gehien lortzen duen hautagaia. Berdinketak zozketa bidez ebatziko dira.
Lehendakaritza eta bokalak dituzten kontzejuetako bozketa
Kontzejuetako batzordeetako lehendakaria eta kideak diren pertsonak hautetsi hautatzen eta aldarrikatzen dira ezarritako prozeduraren arabera: hautesle bakoitzak gehienez lau hautagairi eman ahal izango die botoa lau kideko batzordeak dituzten kontzejuetan, eta gehienez sei hautagairi sei kideko batzordeak dituztenetan. Horrela, lehendakari aldarrikatuko dute boto gehien lortzen dituen hautagaia.
Hautagaitzarik gabeko kontzejua
Era berean, bokal aldarrikatuko dituzte lehendakariaren ondotik boto-kopuru handiena jaso duten lau pertsonak (batzordeko kide-kopurua kontuan hartuta). Berdinketak zozketaren bidez ebatziko dira.
Kontzejuren batean hautagairik aurkezten ez bada, kontzejuetarako hauteskunde partzialak egingo dira hilabete batzuk beranduago. Deialdi berri horretan ere hautagairik aurkezten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioak bost kidek osatutako batzorde kudeatzailea izendatuko du batzarrek eraendutako kontzejuetan.
Nafarroako Toki Administrazioaren erreformari buruzko 4/2019 Foru Legean, kontzejuak iraungitzeko kasu bat jaso du, kontzejuetako bi hauteskunde-prozesutan hautagairik aurkeztu ez denean (ez dira sartu hauteskunde partzialak).
Kontzejuak eratzeko data datorren larunbata, abenduak 16, izango da.
Eskuratu hemen gidaliburua: Korporazio berriak eratzeko instrukzioak.
2. Kontzeju-hauteskunde partzialen emaitzak: