Voto ERTA elecciones parciales - Hauteskundeak

Aldi baterako atzerrian dauden hautesleak (ERTA)

Aldi baterako atzerrian bizi bazara, zure udalerriko edo kontzejuko toki-hauteskundeetan eman dezakezu botoa.

Botoa eman ahal izateko, aurretiaz eskatu egin beharko duzu. Eskariaren inprimakia eskuragarri jarriko da kontsuletxe eta enbaxadetan, eta modu elektronikoan esteka  honetan eta Barne Ministerioaren webgunean. Bete eta pertsonalki entregatu beharko duzu Kontsuletxean edo Enbaxadan, beranduenez urriaren 28an.  

Para poder formular la solicitud, deberás estar inscrito en el Registro de Matricula Consular como no residente. Pero si no lo estás, podrás realizar ambos trámites (solicitud e inscripción) en el mismo acto.

Eskaera egin ahal izateko, Matrikula Kontsularraren Erregistroan izena emanda egon beharko duzu ez-egoiliar gisa. Baina ez bazaude, bi izapideak (eskaera eta inskripzioa) egin ahal izango dituzu ekintza berean. 

Hautagaitzak aldarrikatu direnean, Hauteskunde Erroldaren Bulegoak urriak 31 eta azaroak 6 artean honako dokumentazioa bidaliko dizu bozkatzeko.

  • Informazio-orri bat.
  • Boto-txartelak eta gutun-azalak.
  • Hautesle-erroldako inskripzio-ziurtagiria.
  • Dagokizun hauteskunde-mahaiari zuzendutako gutun-azala.
  • Posta bidezko botoa bidaltzearen gastuak itzultzeko inprimakia.

Zure boto-aukerari dagokion boto-papera sartu beharko duzu bozketaren gutun-azalean. 
Jarraian, Hauteskunde Mahaiari zuzendutako gutun-azalean ondorengo dokumentuak sartuko dituzu: 

  • Gutun-azala edo gutun-azalak boto-paperarekin. 
  • Erroldako inskripzio-ziurtagiria. 
  • Horrela nahi baduzu, inprimakia beteta bidalketa gastuak itzultzearren. 

Gutun-azala posta ziurtatu bidez bidaliko duzu hauteskundeak ospatu aurreko hirugarren eguna baino lehen. (beranduenez azaroaren 22an)

Boto horiek baliozkoak izateko, ezinbestekoa izango da gutun-azalean zigilu-marka bat argi eta garbi agertzea, botoa aurreikusitako epearen barruan bidali dela ziurtatzeko. 

Pie de página