Voto por correo elecciones parciales - Hauteskundeak

Espainiako egoiliarren posta bidezko botoa

Espainian bizi bazara eta zure udalerrian bozkatu nahi baduzu, posta bidezko botoa eska dezakezu urriaren 3tik azaroaren 16ra honako bideak baliatuz: 

1.  Internet bidez, ziurtagiri elektronikoarekin, Correos-eko webgunean,

2.    Eskaria eginez Espainiako Correos-eko bulegoren batean eskuragarri dagoen paperean eta zure inskripzio probintziako Hauteskunde Erroldaren Probintzia Ordezkaritzara igorriz. Eskaria izenpetu egin behar duzu eta egiaztatu Correos-eko funtzionarioak dagozkion data eta zigilua jartzen dituela. Gogoan izan posta bidezko botoa eskatu baduzu jada ezin izango duzula zuzeneko botoa eman hauteskunde-mahaian.

3. Halaber posta bidezko boto eskaria bete dezakezu, Cl@ve datua eskuratu gabe, helbide honetan. Correos-eko bulegoan eskuratzen diren inprimaki biak eraman beharko dituzu.

Azaroak 6 eta 19 artean, Hauteskunde Erroldaren Bulegoko Probintziako Ordezkaritzak  bidaliko dizu, posta ziurtatu bidez, honako dokumentazioa zure botoa igorri ahal izan dezazun: 

  • Informazio-orri bat.
  • Boto-txartelak eta gutun-azalak.
  • Hautesle-erroldako inskripzio-ziurtagiria.
  • Dagokizun hauteskunde-mahaiari zuzendutako gutun-azala.
  • Posta bidezko botoa bidaltzearen gastuak itzultzeko inprimakia.

Zure boto-aukerari dagokion boto-txartela sartu beharko duzu bozketa-gutun-azalean.
Jarraian, hauteskunde-mahaiari zuzendutako gutun-azalean dokumentu hauek sartuko dituzu:

  • Boto-txartela duen gutun-azala edo gutun-azalak.
  • Erroldako inskripzio-ziurtagiria.
  • Hala nahi izanez gero, bidalketaren gastuak itzultzeko betetako inprimakia.

Gutun-azala posta ziurtatu bidez bidaliko duzu hauteskundeak ospatu baino hiru egun lehenago. (beranduenez azaroaren 22an)

Pie de página