Hauteskundeak Nafarroan - Posta bidezko botoa - nafarroa.eus - Hauteskundeak Nafarroan

Nafarroako egoiliarren posta bidezko botoa Espainian (hauteskunde partzialak)

Hauek dira egin beharreko urratsak

Espainian bizi bazara eta zure udalerrian bozkatu nahi baduzu, posta bidezko botoa eska dezakezu urriaren 3tik azaroaren 16ra honako bideak baliatuz: 

  1. Internet bidez, ziurtagiri elektronikoarekin, Correos-eko webgunean,
  2. Eskaria eginez Espainiako Correos-eko bulegoren batean eskuragarri dagoen paperean eta zure inskripzio probintziako Hauteskunde Erroldaren Probintzia Ordezkaritzara igorriz. Eskaria izenpetu egin behar duzu eta egiaztatu Correos-eko funtzionarioak dagozkion data eta zigilua jartzen dituela. Gogoan izan posta bidezko botoa eskatu baduzu jada ezin izango duzula zuzeneko botoa eman hauteskunde-mahaian.
  3. Halaber posta bidezko boto eskaria bete dezakezu, Cl@ve datua eskuratu gabe, helbide honetan. Correos-eko bulegoan eskuratzen diren inprimaki biak eraman beharko dituzu.

Azaroak 6 eta 19 artean, Hauteskunde Erroldaren Bulegoko Probintziako Ordezkaritzak bidaliko dizu, posta ziurtatu bidez, honako dokumentazioa zure botoa igorri ahal izan dezazun: 

  • Informazio-orri bat.
  • Boto-txartelak eta gutun-azalak.
  • Hautesle-erroldako inskripzio-ziurtagiria.
  • Dagokizun hauteskunde-mahaiari zuzendutako gutun-azala.
  • Posta bidezko botoa bidaltzearen gastuak itzultzeko inprimakia.

Zure boto-aukerari dagokion boto-txartela sartu beharko duzu bozketa-gutun-azalean.

Jarraian, hauteskunde-mahaiari zuzendutako gutun-azalean dokumentu hauek sartuko dituzu:

  • Boto-txartela duen gutun-azala edo gutun-azalak.
  • Erroldako inskripzio-ziurtagiria.
  • Hala nahi izanez gero, bidalketaren gastuak itzultzeko betetako inprimakia.

Gutun-azala posta ziurtatu bidez bidaliko duzu hauteskundeak ospatu baino hiru egun lehenago. (beranduenez azaroaren 22an).

Boto horiek baliozkoak izateko, ezinbestekoa izango da gutun-azalean argi eta garbi jasota egotea zigilu-marka bat, aurreikusitako epearen barruan bidali dela ziurtatzeko.

Pie de página